PATATAK ERRIOXAR ERARA

Osagaiak:

  • 10 tomate deshidratatu oliotan
  • 10 patata ertain
  • Verako pipermin 3 koilaratxo eta pikante koilaratxo bat
  • Ura, gatza, olioa

Prestaketa: 1. Patatak zuritu eta zati ertainetan zatitu. 2. Tomate deshidratatuak zati txikietan zatitu eta kazola batera olio pixkatekin gehitu. (Tomatea lehorra erosten baduzu eta ez oliotan, lehenengoz uretan hidratatu behar duzu biguintzen den arte). Su erdi-altuan jarri eta tomate zatiak xigortu arte sukaldatzen utzi (3-5 minutu inguru). 3. Tomateak xigortuta daudenean patata zatiak gehitu, baita gatz pixkat eta pipermin koilaratxoak. Dena ondo nahastu eta ura gehitu patatak estali arte. Sua igo. 4. Ura irakiten hasten denean sua erdira jeitsi eta 20-25 minutuz sukaldatzen utzi, patatak eginak dauden arte.