NISHIME

Barazki biribilen eta hazien (alga kombuarekin eta ureko falkarekin eginda) erregosia da.

Uretan jarri alga kombua eta moztu 2cm-tan. Zartagin edo wok batean, gehitu ureko falka eta alga. Moztu barazkiak zati handietan (4-5cm) eta bota zartaginera. Gatz pixka bat gehitu. Estalkia jarri eta utzi egosten su altuan. Gero, sua gutxitu eta utzi barazkiak egiten 20-30 minututan. Noizen behin ikusi ea urik badagoen , lurruntzen bada gehitu pixka bat. Eginda daudenean, utzi bertan 2 minutu. Ez mugitu barazkiak koilararekin.

Konbinazioak:

  • Azenarioa, aza, lotoko erroa eta kombu.
  • Azenarioa, bardana, lotoko erroa eta kombu
  • Daikon edo arbia, shiitake eta kombu
  • Tipula, kuia eta kombu
  • Tipula eta kombu
  • Porrua, azenarioa eta kombu
  • Tipula, aza, azenarioa, kuia eta kombu