MADARIZKO ETA KUIAZKO KONPOTA

Osagarriak: Madari baso bat (zati txikietan moztuta), kuia baso bat (zati txikietan), gatza, ura, kanela zotza eta kuzu.

Kazola batean, gehitu barazkia eta fruitua gatz pixkatekin eta gehitu 2 edo 3 ur koilarakada. Irakiten hasten denean, jeitsi sua minimora. Gehitu kanela eta utzi egosten 50-60 minutu. Diluitu kuzua eta gehitu. Irabiatu krematsu geratu arte.