GARBANTZUAK AZENARIO ETA TIPULAREKIN

Osagarriak:

  • garbantzu katilu bat
  • 1-2 tipula
  • 4 azenario
  • gatza
  • kombu.

Prestaketa:

Uretan jarri garbantzuak gau osoan edo 6-8 ordutan. Moztu kubo txikietan azenarioa eta tipula. Presio-eltze batean bota alga kombu eta garbantzuak. Gehitu ura, garbantzuen bolumenaren hirukoitza, eta gatz pixka bat. Jarri egosten garbantzuak estalkia jarri gabe 30 minutu. Kendu aparra. Gero, estalkia jarri presio-eltzeari, eta utzi janaria prestatzen 45-50 minutu, su baxuan. Kazola batean, gehitu tipula eta azenarioa. Gero garbantzu egosiak. Azkenik, gehitu ur pixka bat eta utzi prestatzen dena 30 minutuan.