BEG MUNDUA

Gaur egun, elikadura mota desberdinak aurki ditzakegu ideologiaren, sentsibilitatearen edo heziketaren ondorioz (haragijaleak, flexitarianoak, pescetarianoak, begetarianoak, beganoak, krudibeganoak, frutarianoak…). Webgune honetan BEG munduaz arituko gara.

Lehenik, gai honen inguruko ezjakintasun handia dagoela jakinda, beg munduko elikadura batzuen nondik norakoak azalduko ditugu:

Flexibegetarianoa/erdibegetarianoa: Elikadura mota honetan ez zaio guztiz okela jateari uzten, murriztu egiten da okela kontsumoa. Hau jarraitzen dutenek arrazoi desberdinengatik egiten dute; oso zaila da etxetik kanpo jaterakoan janari begetarianoa aurkitzea (eta daukatena zure gustokoa izatea). Ondorioz, etxean janari begetarianoa jaten dute, baina etxetik kanpo flexibleak dira eta okela jaten dute beharrezkoa baldin bada. Badaude besterik gabe okela guztiz utzi nahi ez dutenak ere, gustuko dutelako, orduan kontsumoa murrizten dute etikoagoa iruditzen zaielako.

Begetarianoa: Elikadura mota honetan ez da inolako okelik jaten, itsaskirik ere ez; arrainak eta abar jaten dituztenak ez dira begetarianoak, peszetarianoak baizik (elikadura peszetarianoa ezezaguna denez pertsona asko nahastu egiten dira). Animalietatik lortutakoak bai jaten dira: arrautzak, esnea…

Beganoa: Elikadura mota hau, Begetarianoaren antzekoa da, baina Beganoak diren pertsonek ez dute animalietatik lortutako elikagairik jaten (arraultzak, esnea…).

Krudibeganoak; beganoak bezalakoak dira, baina janaria gordinik jaten dute. Hau da, ez dute jaten okelarik, esnekirik, arrautzarik… eta gainera, barazkiak gordinik jaten dituzte.