AZENARIO ETA TIPULAZKO KREMA

Osagarriak:

  • azenarioa kuboetan 2 baso
  • tipula kuboetan bi baso
  • oliba-olio birjina edo sesamo
  • gatza.

Prestaketa:

Kazola batean, gehitu olio tanta batzuk. Gehitu tipula kuboetan eta gorritu zeharrargi egon arte. Gehitu azenarioa eta gatz pixka bat, eta utzi gorritzen dena 10 minututan. Ikusten baduzu kazolara itsatsen dela gehitu ur pixka bat. Gero, bota ura barazkiei baina ez bete. Estalkia jarri eta utzi egosten 20-30 minututan. Puregailutik pasatu eta atera kuiazko hazi txigortuekin.